SOM ENERGIA SCCL kontsumitzaile eta erabiltzaileen Elkarte Kooperatiboa da, irabazi-asmorik gabekoa, Kataluniako Kooperatiben Erregistroan inskribatua eta kooperatiben uztailaren 9ko 12/2015 Legearen printzipio eta xedapenei lotua. Bere helburu sozial nagusia iturri berriztagarrietatik datozen energia elektrikoa eta termikoa merkaturatzea eta ekoiztea da.
SOM ENERGIA SCCL energia elektrikoaren merkaturatzaileen erregistroan R2-415 kodearekin erregistraturik dago. Bere helbide soziala honako hau da: k/ Pic de Peguera, 11,17003 – Girona. Bere web korporatiboa hauxe da: www-test.somenergia.coop.
-
HELBURUA
-
JATORRI-BERMEAK
-
FORMALIZAZIOA ETA IRAUPENA
-
KONTROL ETA NEURRI-EKIPOA
-
PREZIO ETA EGUNERATZEA
-
SAREAREN SARBIDERAKO BAIMENA MERKATURATZAILEARENTZAT
-
FAKTURAZIOA ETA ORDAINKETA
-
AUTOKONTSUMOA
-
ALDAKETAK
-
TRANSFERENTZIA
-
ETENDURA
-
AMAIERA
-
ARDURA
-
KALITATEA
-
DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
-
JAKINARAZPENAK ETA KEXAK
-
KODE ETIKOA ETA DELITUAK PREBENITZEKO EREDUA
-
LEGISLAZIOA ETA JURISDIKZIOA
-
KONTRATU OSOA
1. HELBURUA
1.1 Kontratu honen helburua (“Kontratua edo Hornidura Kontratua”) hauxe da: Baldintza Partikularretan identifikaturiko pertsonak (aurrerantzean, Kontratatzailea), merkatu librean, SOM ENERGIA SCCL-rekin energia elektrikoaren hornidura kontratatzea, CUPS kodeak identifikatzen duen hornidura-puntuan (aurrerantzean Hornitze-Puntua). Aipatutako Puntua Kontratatzaileak Baldintza Partikularretan adieraziko du, azken hauek nahiz Baldintza Orokorrek diotena aintzat hartuz. Kontratu honen baliagarritasuna baita Kontratatzaileak 2. klausulan ezarritako kontratu-inprimakian adierazitako potentzia eta sarrera-tarifa ere sarearen banaketa-enpresa titularrak onartu behar ditu.
Zehazki, Hornidura Kontratu honen arabera, Kontratatzaileak:
- Energia elektrikoaren kontratatazio bateratua espresuki onartzen du baita SOM ENERGIA SCCL-ren bitartez banaketa-sarearen sarbidea ere. Bi kontzeptu hauengatik SOM ENERGIA SCCL-k egingo dion fakturazioa onartuko du.
- SOM ENERGIA SCCL-k baimentzen eta ahalbidetzen du agintzaile bezala jokatzeko Kontratatzailea konektatzen den sarearen konpainia banatzaile titularraren aurrean, baita CNMC edo beste pertsona baten aurrean edo eskumena duen beste erakunderen baten aurrean ere, beharrezkoak diren kudeaketa guztietan Hornidura Kontratu hau betetzeko.
1.2 Aurreko atalean aurreikusitako aginduari kalterik egin gabe, Kontratatzaileak sarearen sarbidearen kontratuaren jabea izaten jarraituko du; bertatik eratorritako eskubide eta betebehar legalak nahiz kontratukoak banatzaile titularraren aurrean mantenduz. Kontratu hau bertan behera geratzekotan, Kontratatzaileak egon litekeen garantia gordailuaren jabea izaten jarraituko du.
1.3 SOM ENERGIA SCCL-ren Estatutuek ezartzen dutenaren arabera eta bere organo kooperatiboek onarturiko erabakien arabera, Hornidura Kontratu hau sinatu ahal izateko honako baldintza hauek betetzea ezinbestekoa da: (i) SOM ENERGIA SCCL-ren bazkide izatea, (ii) bazkidetza hori kontratazio inprimakian identifikaturik agertuko den pertsona edo gizarte-erakunde batek babestea; ala (iii) bazkidetza gertatzea kooperatibako organoek onarturiko kanpaina batean, interkooperazio-hitzarmen baten inguruan edo bestelakoetan.
1.4 Hornidura-kontratua pertsonala da; beraz, Kontratatzaileak (edo berak ordezkatzen duen erakundeak) honako hau adierazten eta bermatzen du: (i) pertsona fisikoa bada, adin nagusikoa da; (ii) hornitutako energia elektrikoaren benetako erabiltzailea da, eta energia ezin dio beste inori saldu edo laga, ezta beste ezein tokitan erabili ere Kontratuan jasotzen ez diren helburuetarako; (iii) benetako erabiltzaile den erreferentziako hornidura-puntuari edota CUPSari dagokion etxebizitza edo lokalarekin lotzen duen bidezko titulu bat (errentamendu-kontratua, jabetza-eskritura edo beste) du; (iv) hala dagokionean, ordezkatzen duen pertsona juridikoaren edo erakundearen (jabeen komunitateak, enpresak, elkarteak, administrazio publikoak, eta abar, barne) izenean jarduteko ahalmen edo baimen nahikoak ditu; eta (v) bere gain hartzen du emandako datuak egiazkoak izatearen erantzukizun osoa, eta hitzematen du, eskatzen diotenean, egiaztagiriak aurkeztuko dituela. Nolanahi ere, hornidura-kontratuaren titular den pertsona juridikoak edo erakundeak SOM ENERGIA, SCCL-ren aurrean erantzule izaten jarraituko du, lege-ondoreetarako, kontratuaren baldintzak betetzen ez badira edo kudeaketa aldatzen bada.
1.5 SOM ENERGIA SCCL-k erabaki dezake Kontratu honekin bukatzea, betebehar hau betetzen ez bada edo egiatasun ezagatik. Kontratatzaileak adierazten du SOM ENERGIA SCCL-ri emandako datu pertsonal guztiak egiazkoak direla eta espresuki konpromisoa hartzen du gaurkotuak mantentzeko. Kontratatzaileak bereziki ziurtatu beharko du oharrak jasotzeko helbideak eta CUPS zuzenak direla; izan ere, SOM ENERGIA SCCL-k ezin baitu hori egiaztatu. Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri helbide edo CUPS okerra emanez gero, egoera horrek sor ditzakeen kalteen ardura bakarra berea izanen da; besteak beste, beste pertsona batzuek kontratatutako horniduraren nahi gabeko aldaketatik eratorritakoen ardura.
2. JATORRI-BERMEAK – Kargatu indizea ↑
2.1 Energiaren %100 berriztagarria izatea honetan datza: SOM ENERGIA SCCL-k konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren jatorri-bermeak eskuratzeko urtero merkaturatzen diren megawatio-ordu kopurua energia berriztagarrietatik sortu direla bermaturik gera dadin. Beraz, Kontratatzailearen kontsumo-elektriko adina elektrizitatea (elektrizitate berriztagarria ekoizten duten instalazioetatik datorrena) injektatuko da sarean.
2.2 Elektrizitate berriztagarria ekoizten duten instalazioak dira bere energia agorrezinak diren iturri naturaletatik lortzen dutenak.
2.3 Energia egiaztatzeko SOM ENERGIA SCCL-k erabiliko duen prozesu formala CNMC-ak (“Comisión Nacional de los Mercados y la Competencia”) igorritako jatorri-bermearen ziurtagiriak izanen dira.
2.4 Ekoizten den energia kopuruaren eta kontsumitzen denaren balantzea urtero eginen da.
3. FORMALIZAZIOA ETA IRAUPENA – Kargatu indizea ↑
3.1 Bi aldeek horrela erabakita, Kontratu hau elektronikoa izanen da eta www-test.somenergia.coop Merkaturatzailearen egoitza elektronikoan dagoen energia-kontratazio inprimakiaren bitartez gauzatuko da. Kontratu hau baliagarritzat hartuko da Kontratatzaileak onartu ondoren. Onarpen hori Kontratatzaileak bete duen alta prozesuaren eta inprimakiaren bitartez adieraziko da; bertan aukeratu den tarifa, kontratariko potentzia, CUPS eta identifikazio datuak agertuko dira. Informazio hori automatikoki Baldintza Partikularretan agertuko da.
3.2 Kontratatzaileak adierazten eta bermatzen du kontratu-inprimakian dauden datu guztiak zuzenak eta egiazkoak direla. Balioetsi eta gero, SOM ENERGIA SCCL-k kontratatzaileari Baldintza Partikularren eta Baldintza Orokor hauen kopia bat bidaliko dio posta elektronikoa erabiliz. Era berean, Kontratatzaileak dokumentu horien kopia bat bere esku izanen du betirako “Bulego Birtualean” eta SOM ENERGIA SCCL-ren web orriaren bitartez bere kodeekin sartu ahalko da.
3.3 Kontratu hau balioztatzen den momentutik haurrera indarrean jarriko da eta hornidura-kontratu honen iraupena urtebetekoa (1) da, kontratatzailearentzako hornidura hasi den unetik kontatuta, Baldintza Partikularretan epe txikiagoa adostu ezean. Kontratua urtero automatikoki luzatuko da, baldin eta bi aldeek berau bertan behera uzteko borondatea elkarri komunikatzen ez badiote, Baldintza Orokorretan azaltzen den eran.
3.4 SOM ENERGIA SCCL-ak kontratatzaileari esango dio horniketa noiz hasiko den. Enpresa banatzaileak Horniketa-Puntuaren alta edo Kontratu hau burutzeko beharrezkoak diren sarearen sarbidearen kontratuaren aldaketak ukatuko balitu, berbera automatikoki ebatzita geratuko da, bi Aldeek kalte-ordainketa eskubiderik izan gabe.
3.5 Kontratatzailea ez dago behartuta gutxiengo epe bat betetzera, beraz, Kontratu hau nahi duenean deseztatu ahalko du; horretarako bere gogoa SOM ENERGIA SCCL-ri idazki baten bidez jakinaraziko dio, “Bulego Birtualaren” bitartez mezu elektroniko bat bidaliz.
3.6 SOM ENERGIA SCCL-k, berak bakarrik erabakita, Kontratu hau edozein momentutan deuseztatu ahalko du, hogeita hamar (30) egun naturaleko aurreabisuarekin, 12. klausulan aurrez ikusitakoari kalterik egin gabe.
3.7 Hala ere, indarrean dagoen legediak dioenaren arabera, Kontratu honen iraupena Kontratatzailearen kaudimenaren egiaztapenaren baldintzapean egongo da. Hortaz, SOM ENERGIA SCCL-k 20 baliodun egun izanen ditu, kontratu hau egiten denetik hasita, Kontratatzailearen kaudimena egiaztatzeko. SOM ENERGIA SCCL-k hola eskatuz gero, Kontratatzaileak nahikotzat joko den berme batekin Kontratu hau indarrean sartzea baldintzatu ahalko du. Berme hori depositu edo banku-abal moduan egingo da eta kopuruak hiru (3) hilabetetan aurreikusten den kontsumo-elektrikoa ez du gaindituko. Eskaturiko epea bukatzen denean, SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzaileari berme horren beharraren abisua eman gabe, Kontratua bi Aldeek aintzakotzat hartzen dutela ondorioztatuko da.
4. KONTROL ETA NEURRI-EKIPOA – Kargatu indizea ↑
4.1 Kontratatzaileak Hornidura-Puntuan elektrizitate horniduraren kontrol eta neurri ekipo bat, berea edo alokaturik, izan beharko du (“Kontrol eta Neurri Ekipoa”). Ekipo horrek indarreko erregulazioak eskatzen dituen baldintza tekniko eta segurtasunezkoak bete beharko ditu. Kontratatzailea Kontrol eta Neurri Ekipoaren zaintzaren, erabilera zuzenaren eta ez-manipulazioaren arduraduna izanen da eta, jabea izatekotan, bere mantentze lanaz ere arduratuko da.
4.2 Kontratatzaileak Kontrol eta Neurri Ekipoa ez manipulatzeko konpromisoa hartzen du, alde batetik; eta, bestetik, horren ezohiko funtzionamendua edo arazoren bat ikusiz gero, SOM ENERGIA SCCL-ri edota enpresa banatzaileari horren berri ematera konprometitzen da.
4.3 Kontratatzaileak Kontrol eta Neurri Ekipoa alokaturik izango balu, beronen erregimena eta prezioa banaketa-enpresak ezartzen dituenak izanen dira, indarreko araudiak dioena kontuan izanik.
4.4 Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri, irakurketa-arduradunari eta ekipoaren banaketa eta jabetza enpresari Kontrol eta Neurri Ekipoa euren esku izango dutela bermatuko die, honako lan hauek egin ahal izateko: instalatzea, ikuskatzea, irakurtzea, mantentze lanak egitea, egiaztatzea eta kontrolatzea, baita Hornidura-Kontratua aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren bestelako ekintzak ere.
4.5 ITC-a 3860/2007 Ordenaren lehen xedapen gehigarria kontuan izanik, zeinaren arabera neurtze ekipoen ordezkatzea ezartzen den teleneurtze eta ordutegi diskriminazio funtzioak ipintzeko, SOM ENERGIA SCCL-k ahal duen neurrian bere ezarpen zuzena bermatuko du. Era berean, SOM ENERGIA SCCL-k beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu bazkide nahiz Kontratatzaileentzako zerbitzu ona eskaintzeko.
4.6 Kontsumo-datuei dagokienez, Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri baimena ematen dio beharrezkoak diren alde guztiei datuak era anonimoan bidaltzeko, Kontratu honetan ezartzen diren zerbitzuak aurrera eraman ahal izateko; baita SOM ENERGIA SCCL-rekin harremanak dituzten bestelako erakundeei ere, Kontratatzaileari aholku pertsonalizatuak eskaintzeko edo erremintak nahiz ikerketak garatzeko eredu energetikoa aldatu ahal izateko, eraginkortasuna eta berriztagarritasuna bermatze aldera.
5. PREZIO ETA EGUNERATZEA – Kargatu indizea ↑
5.1 Kontratatzaileak bere kontratazio-inprimakian onarturiko tarifari dagokion energia-horniduraren prezioa (Baldintza Partikularretan agertzen dena) SOM ENERGIA SCCL-ri ordaindu beharko dio; baita une bakoitzean indarrean dagoen tipoari aplikatzen zaizkion zergak eta ondare-prestazio guztiak edota legeak eska ditzakeen bestelakoak ere. Era berean, Kontratatzaileak kontratazio-inprimakian halaxe eskatzen badu, fakturan borondatezko dohaintzari dagokion zenbatekoa sartuko zaio, kooperatibaren garapenean laguntzeko.
5.2 SOM ENERGIA SCCL-k, elektrizitate-horniduraren faktura berberean, neurketa-ekipoei dagokien alokairuaren kuota Kontratatzaileari transferituko dio, eta baita araudiaren arabera enpresa banatzaileari dagozkion kantitateak ere, besteak beste: sarbide-bidesariak eta sistemaren karguak, engantxe-eskubideak, sarbide-eskubideak, luzapen-eskubideak, egiaztapenak, birjarpen-kostuak, araudiak ezartzen dituen zigorrak eta berme-gordailua.
5.3 Kontratu honek diraun bitartean, Kontratatzaileak ordaindu beharko duen prezioa alda liteke honako kasu hauetan:
- Administrazioak arauturiko edozein balore edo ezarritako ondare-prestazioak aldatuz gero; edo banaketa-enpresak aplikatu behar dituen erregulazio-prezioetan aldaketak suertatzen badira. Aldaketa hauek Hornitze-Kontratuan automatikoki ezarriko dira, baina horrek ez du esan nahi izango Kontratua aldatu dela (9. klausulak halaxe dio).
- Administrazioak arautzen ez duen zatiaren prezioa Errektore-Kontseiluak gutxienez urtero berrituko du, SOM ENERGIA SCCL-ren Batzar Nagusiak hartutako erabakiak kontuan hartuz. Aldaketa hauek Kontratatzaileari komunikatuko zaizkio aldaketak gertatu baino hogeita hamar (30) egun-naturaleko aurrerapenarekin. Prezioaren igoera suposatuko balute, Kontratatzaileak, aldaketen berri eman eta hamabost (15) egun-natural pasa baino lehenago, Kontratua deuseztatu ahalko du eta SOM ENERGIA SCCL-ri komunikatu beharko dio, Kontratu honetan ezartzen diren edozein baliabide erabiliz. Kontratua epe horretan deuseztatu ezean, Kontratatzaileak aldaketa onartzen duela ulertuko da.
Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ren webgune-korporatiboan www-test.somenergia.coop) aplikatzen zaizkion prezio eta tarifen informazio eguneratua bere esku izan ahalko ditu.
5.4 Kontratatzaileak edo enpresa banatzaileak Kontrol eta Neurri Ekipoan edo bere instalazioetan aritzeagatik erator daitekeen edozein gasturi aurre egin beharko diote (indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren arabera).
5.5 Neurri ekipoek gaizki funtzionatuko balute edo Administrazioaren akatsa egotekotan, 1955/2000 Errege-Dekretuko 96. artikuluak edo hura ordezkatzen duen araudiak dioena ezarriko da.
6. SAREAREN SARBIDERAKO BAIMENA MERKATURATZAILEARENTZAT – Kargatu indizea ↑
6.1 Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri baimena ematen dio, Kontratuak dirauen bitartean, enpresa banatzailearekin sarearen sarbiderako baimenaren Kontratua bere izenean sina dezan, Baldintza Orokor hauek eta egungo araudian jasotako baldintzak aintzat hartuz.
6.2 Kontratua indarrean dagoen bitartean, nahiz eta energia elektrikoaren hornitzailearen aldaketarako eskubidea izan kalte-ordainik gabe, Kontratatzaileak konpromisoa hartzen du bere izenean egindako sarearen sarbidearen Kontratua ez deuseztatzeko, ezta aldatzeko ezta berritzeko ere. Betebehar hau bete ezean, SOM ENERGIA SCCL-k, 12. klausulak dioenaren arabera, Kontratu hau deuseztatu ahalko du.
6.3 SOM ENERGIA SCCL-k sareko sarbide-kontratua indarrean dagoen legedia betetzen dela bermatzeko beharrezkoa denean bakarrik aldatu ahal izango du. Halaber, kontratua aldatu ahal izango du bezeroak eskaeran azaldutako baldintzak egiaztatzeko eta, hala badagokio, doitzeko eta zuzentzeko, baina bakarrik banatzaileak bezeroaren eskaera ez errefusatzeko behar-beharrezkoa denean. Aldaketa horiek bezeroari jakinaraziko zaizkio, beranduen jota, bezeroak eskatutako aldaketa edo kontratua aktibatzeko unean. Nolanahi ere, bezeroak kontratua edozein unetan indargabetu ahal izango du, Baldintza orokor hauetako 3.5. klausularekin bat etorriaz. SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzailearen fakturan jasoko ditu enpresa banatzaileak aldaketa horiengatik fakturatutako kostuak. Kontratatzaileak, nolanahi ere, sarbide-kontratuari lotutako eskubide guztiak mantenduko ditu enpresa banatzailearen aurrean, eta leudekeen berme-gordailuaren titularra izaten jarraituko du.
6.4. Kontratatzaileak autokontsumo-instalazioak izatekotan, bi Aldeek legedian ezarritako xedapenei men egingo diete, eta Kontratatzailea eta enpresa banatzailearen arteko sarearen sarbidearen kontratua SOM ENERGIA SCCL-ren bitartez gauzatu ahal izango da.
7. FAKTURAZIOA ETA ORDAINKETA – Kargatu indizea ↑
7.1 SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzaileari hornitze-elektrikoaren eta banatze sarearen sarbiderako kontzeptuak hilero fakturatuko dizkio, baita Baldintza Orokor hauetan agertzen diren gainerako kontzeptuak ere. Beti ere, irakurketa-arduradunak sortutako informazioarekin eta indarrean dagoen araudiak ezarritako moduarekin eta aldizkakotasunarekin bat etorriz.
7.2 SOM ENERGIA SCCL-k, irakurketaren arduradunak egindako irakurketetan oinarrituta, elektrizitate-kontsumo kontzeptuari dagokion ordaindu beharreko kopurua fakturatuko du, aplikatu behar den araudia betararaziz. Fakturatze data iritsitakoan, irakurketa arduradunak SOM ENERGIA SCCL-ri Kontrol eta Neurri Ekipoaren benetako irakurketa eskainiko ez balio, Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri espresuki baimena ematen dio, egokia dela pentsatzekotan, balioztaturiko kantitatea fakturatzeko. Kantitate hori eguneroko-kontsumoaren arabera kalkulatuko da eta Kontratatzailearen kontsumo historikoetan oinarrituta egongo da (gehienez 14 hilabete). SOM ENERGIA SCCL-k, kontsumoaren irakurketa erreala izaterakoan, hurrengo fakturetan egin beharreko doikuntza burutuko du.
7.3 Kontratatzaileak neurketa- eta kontrol-ekipoan egiten duen irakurketa irakurketa-arduradunari edota SOM ENERGIA, SCCL-ri bidal diezaieke, eta SOM ENERGIA, SCCL-ri berariazko baimena eman diezaioke, beharrezko iritziz gero, hornidura irakurketa horren arabera fakturatzeko, eta, okerrik izanez gero, egin beharreko edozein erregularizazio onartzen du. SOM ENERGIA, SCCL-k autoirakurketa hori fakturazio-ondoreetarako errefusatzeko eskubidea beretzat gordetzen du, baldin eta irakurketa-arduradunak emandako irakurketak baditugu edo autoirakurketa hori arduradunak bidalitako azken irakurketekin bat ez badator. Halere, autoirakurketa irakurketa-arduradunari bidaliko diogu tratatu eta balioztatu dezan.
7.4 SOM ENERGIA SCCL-k bidaliriko fakturak legeak ezartzen dituen kontzeptu guztiak zehaztuko ditu; bereziki hauexek: energiaren balioa, sarearen sarbidearen bidesariak eta dagozkion zordunketak, bai elektrizitate-kontsumoari ezartzen zaizkion zergak baita lurralde bakoitzari dagozkion gehigarriak ere. Era berean, hornituriko energiaren jatorriari buruzko informazioa Kontratatzaileari eskainiko dio, 2. klausulan ezartzen dena kontuan izanik.
7.5 Kontratatzaileak espresuki onartzen du fakturaren formatua elektronikoa izatea eta posta elektroniko bitartez Baldintza berezietan jasotzen den helbidera bidaltzea, kontsumitzaileen babesari buruzko indarreko araudian ezarritakoa betez eta araudiari jarraituz dagozkion eskubideak galarazi gabe. Dena dela, Kontratatzaileak faktura paperean jasotzea eska dezake info@somenergia.coophelbide elektronikoan.
7.6 Ordainketa. Fakturen ordaintzea banku-helbideratze bidez egingo da, Kontratatzaileak Baldintza Partikularretan agertzen den kontratu-inprimakian kasu hauetarako izendatu duen kontuan. Fakturan agertzen den dataren ondorengo zazpi egunetatik aurrera burutu beharko da. Kontratatzaileak aitortu eta bermatzen du banketxean behar diren tramiteak egin dituela ordaintze baldintzak bete daitezen, kontratuak dirauen bitartean.
7.7 Kontratatzaileak SOM ENERGIA SCCL-ri baimena ematen dio egin beharreko guztia egiteko Baldintza Partikularretan agertzen den banku-kontuan faktura kargatzeko. Faktura bat ordaindu gabe itzuliz gero, SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzaileari pasatuko dizkio itzultze horrek eta ordaindu gabeko zorraren erreklamazioak dakartzaten banku-gastuak eta administrazio-kosteak, beti ere pagatu behar zen kopurua gainditu gabe.
7.8 Ordainketa berandu egitea. Fakturak berandu ordainduko balira, SOM ENERGIA SCCL-k berandutze interesa ezarri ahalko du, inongo errekerimendurik gabe. Interes hori ordaindu ez den unean indarrean dagoen berandutza-interes legalaren adinakoa izango da, baita dagozkion kudeaketa-gastuak ere.
7.9 Berandutze interesa egunero metatuko da, likidatuko da eta ordaindu gabeko faktura ordaintzen denean pagatuko da. Hilero ordaindu gabeko berandutze interesak pilatuko dira eta kapitalizatu ahal izango dira. Era berean, eta kontratu honetako 11. eta 12. klausuletan adierazitakoari kalterik egin gabe, Kontratatzaileak muga-eguna iritsitakoan zor duena ordaindu ezean, SOM ENERGIA SCCL-k kreditu eta ondare-kaudimen zerbitzuei jakinaraziko die (helburu horretarako aplikagarria den araudia kontuan izanik).
8. AUTOKONTSUMOA – Kargatu indizea ↑
8.1 Autokontsumoaren alta
Indarrean dagoen araudiaren arabera, autokontsumorako edozein motatako produkzio-instalazio bat duen kontratatzaileak bere kontratua SOM ENERGIA, SCCL-rekin aldatu ahalko du edo kontratu berri bat sortu. Kontrataria instalazio zuzenaz, legegintzaz eta autokontsumo-instalazioa mantentzeaz arduratuko da. Instalazio eta indarrean dagoen araudiaren arabera, instalazio teknikoaren informazioa hornitze-enpresak edo kontratariak SOM ENERGIA, SCCL-ri bidaliko dio. Hornitze-enpresak SOM ENERGIA SCCL-ri edozein aldaketa jakinarazten badio, SOM ENERGIA, SCCL-ek kontratariari esanen dio honek eskainitako datuak zuzenak direla egiaztatzeko, kontratariak hornitzailek ipini duen epean erantzuten ez badu, datuak zuzenak direla ulertuko da.
Autokontsumoari ezartzen zaizkion baldintza orokorrak edozein momentutan www-test.somenergia.coop webgune korporatiboan eskuragarri egonen dira. Baldintza horien arabera, kontratariak kontratuaren aldaketa edo alta eskatuko du nahi den autokontsumo mota barne egoteko, www-test.somenergia.coop webgune korporatiboan eskuragarri dauden inprimakiak erabiliz edo momentuan eskuragarri ez egotekotan, posta-elektroniko bitartez. Eskaera horrek SOM ENERGIA, SCCL-ek eskaintzen dituen baldintzak automatiko onartzea berekin dakar, adibidez: soberakinen konpentsazioaren prezioa edo aplikagarria den autokontsumo mota. Klausula hauek kontratu ondoren jasoko den Baldintza Partikularren dokumentuan ageriko dira.
Kontratariak aldaketa edo alta aurreko paragrafoaren arabera eskatzen duen arte, SOM ENERGIA, SCCL-ek ezingo du autokontsumoa martxan jarri eta ez da kostuen eta kalteen erantzule ez izango, barne egonda sortu ahal daitekeen irabazien galera.
Kontratariak horniketa SOM ENERGIA, SCCL-rekin kontratua baldin badu eta autokontsumo mota edo ezaugarriren bat nahi baldin badu eta hauek SOM ENERGIAK SCCL-ek eskaintzen dituenekin bat ez badatoz, kontratariak egoera honen berri izanen du, merkataritza-entitatea aldatzeko gestioak egin ditzan. Kasu honetan, SOM ENERGIA, SCCL-ek hornitze-kontratua mantenduko du, autokontsumoa martxan jarri gabe.
SOM ENERGIA, SCCL-ek kontratariaren aldaketak edo eskaerak ezin direla bete edo SOM ENERGIA, SCCL-ri kalteak sor dieketela uste baldin badu, honek kontratariari egoera honen berri emanen dio. SOM ENERGIA, SCCL-ek ez du eskatutako autokontsumoa martxan jarriko, eta hornitze-kontratua bertan behera utzi ahalko du hamar (10) eguneko aurreabisuarekin, kontratariak berariaz onartuko beharko du bere hornitzailea dagokion erreferentzia-merkatutzailea izatea.
8.2 Kontratariak eskatu duen autokontsumo motaren aplikazio data eraginkorra hornitze-enpresak dioena izanen da, 244/2019 Errege-Dekretuaren 9.3 artikuluaren edo bere kasuan ordezten duen araudiaren arabera.
8.3 Autokontsumo-instalazioa eta kasua izatekotan, ekoiztea, konektaturik dagoen sarearen enpresa-titularren ardurari dagokionez, eta 13.klausulari kalterik sortu gabe, Kontratariak honakoa ezagutzen duela dio:
- Auto-kontsumo superabita duten hornidura moduetan, hurbil eta kontsumoari elkartuak dauden produkzio-instalazioek garraio edo hornidura sareen azpiegiturak partekatzen baldin badituzte edo kontsumitzaile baten barne-sare batera konektatzen baldin badira, kontsumitzaile eta produktoreek solidarioki erantzunen dute 244-2019 Errege-Dekretuan edo ordezkatzen duen araudian jasotzen diren aginduekin betetzen ez badute, aipatutako puntuaren deskonexioak bi parteentzat sor ditzakeen ondorioak onartuz, indarrean dagoen legediaren arabera, horien artean: produktoreak ezingo du energia saldu eta legokiokeen ordainsaria jasotzea edo kontsumitzaileak energia jaso ezin izatea.
- Autokontsumo motaren baten garraio edo banaketa-sarean sortutako gorabeherei dagokionez, abenduaren 26ko 24/2013 Legedia eta bere garapen-araudia, eta bereziki azaroaren 18ko 1699/2011 Errege-Dekretuan agertzen dena jarraituko da. Honek potentzia gutxiko energia elektrikoa sortzen duten instalazioen sareko konexioa arautzen du, bere esparruko instalazioetarako eta abenduaren 1aren 1955/2000 Errege-Dekretuan. Hornitze-enpresak edo bere kasuan, garraio-enpresak, ez du inolako lege ardurarik izanen, produktoreek eta kontsumitzaileek partekatutako konexio-instalazioetan akatsen ondorioz sor daitekeen zerbitzuaren kalitateari dagokionez.
8.4 Parteen betebehar espezifikoak:
- 244/2019 Errege-Dekretuaren 8.artikuluaren edo bere kasuan ordezkatzen duen araudiaren arabera:
– Edozein autokontsumo mota izateko, edo dagoeneko arautua dagoen autokontsumo motaren bat izanez gero, sorkuntza-instalazioaren instalaturiko potentzia aldatzen denean, bere kontsumo-instalazioetarako sartu ahal izateko kontratuaren jabeak egoera horren berri hornitze-enpresari jakinarazi beharko dio, edo bere kasuan, garraio-enpresari, zuzenki edo komertzializatze-enpresaren bitartez. Hornitze-enpresak, edo bere kasuan, garraio-enpresak, 10 egun izanen ditu, eskaera jasotzen den unetik, dagoen sarbide-kontratua aldatzeko, aplikagarria den legediaren arabera, egoera hau ager dadin eta kontsumitzaileari igortzeko. Kontsumitzaileek 10 egun izanen ditu jasotzen duen unetik garraio edo hornitze-enpresari edozein desadostasuni buruz berri emateko. Berri ematen ez baldin bada, kontratuan agertzen diren baldintzak berariaz onartzen direla ulertuko da.
– Behe-tentsiora konektaturik dauden subjektu-kontsumidoreen kasuan, sortze-instalazioa behe-tentsiokoa eta instalaturiko potentzia 100kW baino gutxiagokoa izatekotan, sarbide-kontratuaren aldaketa hornitze-enpresak eginen du, Autonomi Erkidegoek bidaltzen duten dokumentazioaren arabera, sarearen jabea den enpresak 5 egun izanen ditu aldatu den kontratua bidaltzeko. - Edozein motatako autokontsumo izan ahal izateko, beraien kontsumo-instalazioetara sartu ahal izateko kontratua ez duten kontsumidoreek,kontratu bat hornitze-enpresarekin zuzenki sinatu beharko dute edo komertzializatze enpresaren bitartez, egoera hau islatuz.
- Konpentsatzioa jasotzen ez duten superabita duten autokontsumo motentzat eta hornitze-kontratu bat produkzio-zerbitzu gehigarrientzat sinatu behar denean, kontsumora elkarturik eta hurbil dauden produkzio-instalazio bakoitzaren jabeak, sarbide-kontratu bat hornitze-enpresarekin sinatu beharko du bere produkzio-zerbitzu gehigarrientzat zuzenki edo komertzializatze enpresaren bitartez, edo dagoena aldatu, aplikagarria den araudiaren arabera, egoera hau islatu dadin. Konstumitzailearen sarbide kontratuaren alta edo aldatze data, eta bere kasuan, produkzio-instalazio gehigarriena, berdina izan beharko da. Klausula honetan ageri dena, ez dio kalterik egin nahi, aplikagarria den legediaren arabera, hornitze-kontratu bat produkzio-zerbitzu gehigarrientzat eta elkarturik dagoen kontsumoarentzat izan behar den kasuentzat.
- Aukeratu den autokontsumo motan egon behar den denbora, gutxienez urte batekoa izanen da kontratuaren alta edo aldatze datatik aurrera edo aurreko atalen arabera sinatu diren kontratuentzat, automatikoki luzatu ahalko dena, 244/2019 Errege-Dekretuaren Lehen Xedapen Iragankorrari kalterik egin gabe, indarrean sartu baino lehen existitzen ziren auto-kontsumoetarako.
- 244/2019 Errege-Dekretuaren 10.artikuluaren arabera, edo bere kasuan ordezten duen araudiaren arabera, autokontsumoa daukaten subjektuek, beharrezkoak diren neurtze neurriak izanen dituzte prezioen, tarifen, karguen, sarbide-bidesarien eta bestelako kostu eta sistemaren zerbitzuen fakturazioa zuzena izan dadin, momentuan aplikagarri zaien araudiaren arabera. Irakurketaren arduradunak ezarriko du, kasuaren arabera, araudian ezartzen diren dagokien galeren koefizienteak.
- Baldintza-teknikoak betetzen ez direlako instalazio arriskutsuak egotekotan, edo neurtze-gailua edo isurien aurkako mekanismoa manipulatu denean, hornitzaileak, edo bere kasuan, garraio-enpresak, horniketa eten ahalko du, abenduaren 1aren Errege-Dekretuaren 87.artikuluaren arabera.
8.5 Konpentsazio sinplea.
Konpentsazio sinplea izanez gero, SOM ENERGIA SCCL-ek zure fakturetan konpentsazio hori islatuko du, hornitze-enpresak bidalitako informazioaren arabera, 244/2019 Errege-Dekretuaren eta autokontsumo mota honi dagozkion bestelako araudien arabera. Batez ere, SOM ENERGIA SCCL-ek sarearen kontsumitutako energia fakturatuko du hilabete bateko fakturazio-epeetan, irakurketetan eta hornitzaileak bidalitako bestelako informazioan oinarrituz, 244/2019 Errege-Dekretuaren 13 eta 14 artikuluen arabera, Baldintza Partikularretan ageri den konpentsatzio-prezioa ezarriz.
Itundu den konpentsazio-prezioa, Batzorde Errektoreak, gutxienez, urtero eguneratuko du, SOM ENERGIA, SCCL-ren Batzarrak hartu dituen erabakietan oinarrituz. Aldaketa hauek Kontratariari jakinaraziko zaizkio, 16.klausularen arabera, aldaketa martxan jarri baino Hogeita hamar (30) egun naturaleko aurrerapenarekin eta prezioa txikiagotu, Kontratariak kontratua bertan behera utzi ahalko du SOM ENERGIA, SCC-ri Kontratu honetan ageri diren edozein medio erabiliz jakinaraziz, komunikazioa gertatu eta hamabost (15) egun naturaleko epearekin. Kontratua epe horretan bertan behera uzten ez bada, Kontratariak aldaketa onartzen duela ulertuko da.
Aplikagarriak diren prezio eta tarifen informazio gaurkotua Kontratariaren esku SOM ENERGIA, SCCL-ren webgune korporatiboan (www-test.somenergia.coop) egonen da.
Konpentsazio sinplea kontratatzailearen aldeko diru-sarrerarik ezin izango den konpentsazio ekonomikoa da edo antzekoa den mekanismoren bat, momentuan aplikagarria den legediaren arabera. Konpentsazioa bakarrik kontsumitu den energiari ezarriko zaio eta ez du eraginik izanen fakturan ageri diren gainerako kostuetan.
Kontratariak Konpentsatzioa jasotzen duten superabita duten autokontsumo mota izanez gero, gainerako zerbitzuentzat hornidura kontratatu behar den kasuentzat, aplikagarria den legediak hornitze-kontratu bakarra izan behar dela dio.
9. ALDAKETAK – Kargatu indizea ↑
9.1 Aldeek Kontratuan jasotzen diren betebeharrak bete beharko dituzte, bertan jasotako baldintzen arabera.
9.2 Aurrekoari kalterik egin gabe, SOM ENERGIA SCCL-k, bere Errektore-Kontseiluak edo Bazkide Batzordeak horrela erabakita, Kontratu hau aldatu ahalko du. Klausula honetan agertzen dena kontuan izanik. Kontratatzaileak edozein aldaketaren berri izanen du. Aldaketa hauek egin ahal izango dira merkatu elektrikoaren legedia betetzeko eta kooperatibak igorri nahi dituen balioei buruzko irizpideak ezartzeko.
9.3 Era berean, SOM ENERGIA SCCL-k Kontratua aldatu ahalko du kontratuaren prestazioak betetzea oso garestia suertatzen dela probatuko balu, elektrizitate merkatuetan aldaketak gertatu direlako edo beste edozein arrazoirengatik.
9.4 Aldaketa hauek aplikatu baino hogeita hamar (30) egun-naturaleko aurrerapenarekin Kontratatzaileari komunikatuko zaizkio. Prezioaren igoera gertatuz gero, Kontratatzaileak Kontratua deuseztatu ahalko du eta SOM ENERGIA SCCL-ri jakinaraziko dio, Kontratu honetan aipatzen den edozein bide erabilita eta komunikazioa gertatu eta geroko hamabost (15) egun-naturalak igaro baino lehenago. Kontratua epe horretan deuseztatu ezean, Kontratatzaileak aldaketa onartzen duela ulertuko da.
10. TRANSFERENTZIA – Kargatu indizea ↑
10.1 Kontratatzaileak ordainketak egunean baditu, bere sarearen sarbidearen kontratua beste pertsona bati transferitu ahalko zaio, baldin eta Kontratatzailearen instalazioa kontratuan onarturik dauden baldintza berberetan erabili behar badu. Horretarako, Kontratatzaile berriak SOM ENERGIA SCCL-ri jabetza aldaketa eskatuko dio www.somenergia. webgunean ageri diren mekanismoak erabiliz eta bere datu pertsonalak, helbidea, CIF eta banku-helbideratzea adieraziz. Behin onartuz gero, SOM ENERGIA SCCL-k enpresa banatzailearekin aldaketa kudeatuko du. Transferentziaren baliagarritasuna sarbide-kontratuaren erregularizazioa egin arte baldintzapean geratuko da, beti ere 3.4 atalean esaten denari kalterik egin gabe (non aipatzen den SOM ENERGIA SCCL-k lagapen-hartzailearen kaudimena egiaztatutako duela).
10.2 Edozein kasutan, Hornidura Puntuaren jabe berriak Baldintza Orokor hauetan ageri diren kontratazio-baldintzak bete beharko ditu, bereziki SOM ENERGIA SCCL-ren bazkide izatea edo bazkidea den erakunde edo pertsona baten babesa izatea.
11. ETENDURA – Kargatu indizea ↑
11.1 Etendura ez ordaintzeagatik. SOM ENERGIA SCCL-k enpresa banatzaileari hornidura elektrikoa etetea eskatu ahalko dio, baldin eta Kontratatzaileak ordainketa- epetik 15 egunera ordaintzen ez badu edo kontsumitzailearen arabera legeak ezartzen dituen epeak igaro ondoren, ordainketa formalki eskatua izan denetik eta ordainketa hori gauzatu ez bada. Hornikuntzaren etendurak ez ordaintzeagatik ez du Kontratatzailea salbuetsiko zor duen kantitatea ordaintzetik, dagokien interes eta gainordainak barne. Kasu honetan, SOM ENERGIA SCCL-k horniketaren birkonexioaren tramitazioari ekingo dio zor diren ordainketa guztiak ordaintzen direnean, etenaldiak eta horniketaren balizko birkonexioak sortu dituen gastuak barne. Uneko araudiaren arabera, banatze-enpresa horniketaren birkonexioaren arduradun bakarra izanen da.
11.2 Beste etendura-kausa batzuk. SOM ENERGIA SCCL-k banatze-enpresari eskatu ahalko dio horniketa elektrikoa etetea ondorengo kasuetan:
- Konexio zuzenaren eskubideak, kontraturik izan gabe.
- Kontratuan aurreikusita ez dagoen instalazio bat energiaz hornitzeagatik sortutako deribazioak.
- Kontrol eta Neurri Ekipoaren manipulazioa edo bere erabilera zuzenaren prebentzioa.
- Garraio edota banatze sarea erabilgarri ez egotea.
- Ezinbesteko arrazoia izatea edo segurtasun arrazoiak egotea baita garraio edota banaketa-instalazioen mantentze nahiz konpontze, ordezkatze eta handitze lanak egin behar izatea ere.
- Pertsonentzat eta ondasunetarako arriskuak egotea.
- Kontratatzailearen instalazioen kontserbazio eskasa, pertsona edo ondasunetarako segurtasun-arriskua suposatzen duenean.
- Enpresa hornitzaileak potentzia kontrolatzeko ekipoa instalatzeko ezintasuna.
- Kontratuaren ebazpena.
- Egungo araudiak aurreikusten dituen kasu guztiak.
11.3 Etenaldiaren Jakinarazpena. SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzaileari hornikuntzaren etenaldia indarrean dagoen legediak ezartzen dituen epe eta prozeduren bidez jakinaraziko dio, aurreko d), e), f) eta g) kasuetan izan ezik, zeinetan horniduraren etetea hauek gertatzen direnean egin ahalko den.
11.4 Hornidura Birjarpena. Hornidura ez da birjarriko etenaldiaren arrazoia ebatzi arte eta Kontratatzaileak ordaindu gabe dagoen kopurua, metatutako interesak baita horniduraren eteteari eta birjartzeari dagozkion zenbatekoak pagatu arte. SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzaileari berme bat fidantza eta banku-abal moduan aurkeztea eskatu ahalko dio hornidura birjartzeko, Kontratua bukatzerakoan itzuliko dena. Berme hori, kontratatu den tarifaren prezioaren hiru (3) hilabete naturalen baliokidea izan daiteke.
11.5 Klausula honetan aipatzen dena SOM ENERGIA SCCL-k Kontratu hau deuseztatzeko eskubideari eta indarrean dagoen araudiaren arabera funtsezko horniketarako aurreikusitako espezialitateei kalterik egin gabe ezartzen da, 12.klausulak dioena aintzat harturik.
11.6 Horniketaren etetea agintzeaz gain, SOM ENERGIA SCCL-k, Kontratatzaileak kontratu hau betetzen ez badu, eta egoki baderitzo, Kontratu hau deusezta lezake, beraz, Kontratatzaileak, indarrean dagoen legedian ezarritako prozeduren arabera, bere kontratu-erlazioa erreferentzia-Merkaturatzailearekin izango du.
12. AMAIERA – Kargatu indizea ↑
12.1 Kontsumitzailea den Kontratatzaileak, kasu bakoitzean ezartzen den araudiaren arabera, uko-adostasun eskubidea izanen du eta, araudi horietan ezartzen diren zehaztapenen arabera, Kontratu hau deuseztatu ahal izango du, berau egin eta hamalau (14) egun pasa baino lehenago, nahiz eta bidezko arrazoirik ez egon. Hala egiten badu, bukatzeko nahia posta elektronikoz edo postaz adieraziko du 16. klausulan ageri diren helbideetan. SOM ENERGIA SCCL-k, Kode Zibilean eta indarrean dauden gainerako legedietan agertzen denaren arabera, kontratatzaileari momentu hori arte egindako elektrizitate kontsumoari dagozkion kopuruak bakarrik kobratu ahal izango dizkio.
12.2 Behar baino lehenagoko deuseztatze kausak. Aurreko klausulan esandakoari (kontsumitzailea den Kontratatzailearen uko eskubideari buruzkoa) kalterik egin gabe, Aldeek Kontratu hau ondorengo kasuetan deuseztatu ahalko dute idatzizko komunikazioa bidaliz, 16.klausulan agertzen den bezala:
- Indarrean dagoen legediak dioen kasuetan.
- Aldeak ados jartzen badira.
- Alde baten behar baino lehenagoko deuseztatze unilateralaren bidez, 3. klausulan agertzen dena kontuan hartuz.
- Kontratu honetan agertzen den edozein betebehar ez betetze larriagatik eta, batez ere, Aldeetako batek ez badu betetzen edo ez badu burutzen, behin eta berriro edo era larrian, Kontratu honetatik sortzen den funtsezko edozein betebehar; eta arazo hori konponduko ez balu, beste aldeak bidalitako errekerimendua jaso eta 5 egun baliodun pasa baino lehen.
- Kontrol eta Neurri Ekipoak gaizki erabiliz gero edo iruzurra eginez gero.
- Kontratatzaileak 1. klausulan ageri diren kontratu-betebeharrak betetzen ez baditu, batez ere, Kontratatzaileak bere jarduera gelditzen badu edo elektrizitatea Hornidura-Puntuan erabiltzen ez badu, bazkide izateari uzten badio edo SOM ENERGIA SCCL-en bazkide den pertsona edo erakunderen batekin loturarik izan gabe geratuz gero.
- Fakturak ordaintzen ez badira, ordainketaren egunetik 5 egun igaro baino lehenago, 7. klausulan aurrez ikusitako berandutze-interesen aplikazioari kalterik egin gabe eta beti legeak ezartzen dituen epe eta betebeharretan.
- Sarearen sarbidearen kontratua deuseztatuz gero.
- Kontratu honetan edo indarrean dagoen legedian aurreikusten den beste edozein kasutan.
12.3 12.2 klausulan ageri diren edozein arrazoirengatik kontratua deuseztatzekotan, Kontratatzailea beharturik egonen da zerbitzuaren-baja data arterainoko hornidura ordaintzera, baita aplikagarriak diren interesak eta egoera horrek SOM ENERGIA SCCL-ri sortu dizkion kalte eta galerak ere. Klausula honetan adierazten dena ez da ezarriko b) eta c) kasuetan edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesaren inguruko araudiak kontrakoa agintzen duenean.
12.4 Ez-ordaintzearen ondorioak kontratuaren amaiera suposatzen badu, SOM ENERGIA SCCL-k Kontratuaren jabea den pertsonari zorrak ordaintzea eskatu ahalko dio; SOM ENERGIA SCCL-ri emandako kapital sozialaren erabilera behin-behineko neurria izanik, bazkide izatekotan. Kasu hau gertatzen bada, kapital soziala erabili eta 15 egun igaro baino lehenago itzuli beharko da. Errektore-Batzordeak edo honek bere ordez estatutuen arabera eta indarrean dagoen legediaren arabera delegatzen duen organoak kasu guztiak aztertuko ditu eta, egokia iruditzekotan, SOM ENERGIA SCCL-ren estatutuen barnean dauden hutsen eta zigorren erregimena aplikatuko du.
13. ARDURA – Kargatu indizea ↑
13.1 Ez-betetze engainagarri kasuetan izan ezik, eta betiere indarrean dagoen araudiak kasuari dagokionari buruz agintzen duena aintzat hartuz, Aldeetako inor ez da erantzule izango bestearen aurrean, Kontratu hau ez betetzeagatik sor daitezkeen zeharkako kalteengatik edo lortu gabeko irabaziengatik. SOM ENERGIA SCCL ez da inola ere erantzule izanen Kontratatzaileari edo beste pertsonei sorrarazten zaizkien kalte-galerengatik, zuzenean SOM ENERGIA, SCCL-ri lepora ezin dakiokeen Kontratatzailearen beraren edo beste norbaiten ekintzak edo omisioak direla eta, indarreko legeriak xedatzen duenarekin bat etorriaz. Ondorio horietarako jakinarazten da energia elektrikoaren kalitateak eta zerbitzuaren jarraitutasunak izan ditzaketen hutsuneak sarearen jabe den enpresari, energia elektrikoa entregatzeaz arduratzen diren garraio-enpresari edota enpresa banatzaileari egozgarriak direla, eta inola ere enpresa merkaturatzaileari, merkaturatzailearen aurrean erreklamatzeko eskubidea galarazi gabe.
13.2 Aldeetako inor ez da erantzule izango kontratu honen betebeharrak ez betetzeagatik, ez betetze hori ezinbesteko arrazoi batek eraginda sortua izan bada, batez ere ezin bada energia helarazi energia Hornidura-Puntura, SOM ENERGIA SCCL-rekin zer ikusirik ez duten kausengatik. Kontratu honen arabera, hauxe da Ezinbesteko Arrazoitzat ulertzen dena: Aldeek kontrolatu ezin duten edozein ekintza, egoera edo kausa, nahiz eta kaltetutako aldeak arduraz jardun duen, edo ezustean sortu bada, edo aurretik gerta daitekeela jakinda ere, saihestezinak bada, eutsi ezinekoa edota Aldeen borondatearen kontrakoa bada.
13.3 Ezinbesteko Arrazoi batek eraginda kaltetua izan den aldeak berehala besteari jakinaraziko dio, gertaturiko Ezinbesteko Arrazoia zehatz-mehatz deskribatuz eta aurreikusitako iraupenari buruzko informazioa emanez. Kontratuaren betebeharrak betetzea eten egingo da Ezinbesteko Arrazoiak dirauen bitartean. Behin Ezinbesteko Arrazoia bukaturik, Aldeek adostuko dituzte kontratuaren garapenarekin jarraitzeko denboraldia eta neurri egokiak. Ezinbesteko Arrazoiak hiru hilabete baino gehiago irauten badu, bi Aldeetako edozeinek Kontratua deuseztatu ahalko du.
13.4 Kontratatzaileak bere barruko instalazioaz arduratuko da baita derrigorrezko azterketak edota ikuskapenak egiteaz eta hartzaile-instalazioak kontserbazio-egoera ezin hobean mantentzeaz ere (kontsumo-ekipoak barne) eta hauek modu egokian erabiltzeaz.
14. KALITATEA – Kargatu indizea ↑
14.1 Kontratu honetan helburutzat jotzen diren hornikuntzaren kalitate estandarrak une bakoitzean indarrean erregulazioak esaten dituenak izanen dira. Hornitzen den energiaren jarraipenaz eta kalitateaz enpresa banatzailea arduratzen da, bera baita Hornitze-Puntuarekin konektatzen den sarearen jabea. SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzailearen interesak babestuko ditu enpresa banatzailearen aurrean.
14.2 Enpresa banatzaileak hornikuntzaren kalitatean huts egiten badu, SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzaileari tramitatuko dizkio, hala badagokio aplikagarri diren arauen arabera, dagozkion deskontuak, hobariak edota kalte-ordainketak sarearen intzidentziengatik, legediak dioena kontuan hartuz.
14.3 Aurrekoari kalterik egin gabe, eta elektrizitate sektoreari aplikatzen zaizkion arauak aintzat hartuz, Kontratatzaileak adierazten du badakiela enpresa banatzailea Hornitze-Puntuarekin konektatzen den sarearen mantenuaren arduraduna dela, baita horniduraren kalitatearena eta jarraipenarena ere. SOM ENERGIA SCCL ez da inongo kasutan erantzule izango Kontratatzaileak jasan ahal dituen kalteengatik, arrazoiak honako hauek direnean: jarraipen eza, etenaldiak edo horniduraren kalitate txarra. Multzo honetan ere sartu beharko dira era ez mugatuan beste hauek: horniduraren mozketak, gaintentsioak, tentsio jaitsierak edo antezko intzidentziak. Kasu hauetan, SOM ENERGIA SCCL-k Kontratatzaileari esan beharko dizkio Hornitze-Puntua dagoen sarearen jabea den enpresa banatzailearen identitatea nahiz helbidea eta bere baitan daukan informazio tekniko guztia ere. Modu horretan, Kontratatzaileak errekurtso judiziala edo estrajudiziala bere kontra jarri ahal izango du.
15. DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA – Kargatu indizea ↑
15.1 Kontratatzaileari jakinarazten zaio Hornidura-Kontratu honetan ageri diren datu pertsonalen arduraduna SOM ENERGIA SCCL dela. Honek datu horiek soilik bere elektrizitate-hornikuntza kontratatzeko eskaeraz arduratzeko erabiliko ditu (eta kontrataturiko beste zerbitzu batzuk), baita bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko ere. Tratamendu horren legitimazioa Kontratu hau betetzearen ondorioa da, baita Kontratatzaileak sinatzerakoan adierazten duen onarpenarena ere.
15.2 Kontratatutako horniduraren betearazpenaren esparruari dagokionez, pertsona interesatuaren datuak beste enpresei lagatzea aurreikusita dago, kontrataturiko zerbitzuak aurrera eramateko beharrezkoa denean, adibidez: zerga eta kontabilitate aholkularitzak, banketxeak eta kutxak, zerga administrazioa edo beste administrazio publikoak, banatze-enpresak, ordaindurik gabekoa berreskuratzeko enpresak, berankortasun-erregistroak eta beste estatu batzuk.
15.3 Kontratatzaileak datuak ikusi, aldatu edo ezabatzeko eskubidea dauka, beste eskubide batzuen artean. Hauek SOM ENERGIA SCCL-ren Pribatutasun Politikan agertzen dira eta www-test.somenergia.coop internet orrian aurkitu daitezke. Eskubide hauek erabili ahalko ditu eta informazio gehigarria izan 16.klausulan ageri den SOM ENERGIA SCCL-ren helbidera joanda.
16. JAKINARAZPENAK ETA KEXAK – Kargatu indizea ↑
16.1 Kontratatzaileak Kontratazio-inprimakian jakinarazpenak jasotzeko berak esandako posta elektronikoa eta posta helbideak izendatzen ditu, Baldintza Partikularretan jasota daudenak. Beraietan sortzen den edozein aldaketa SOM ENERGIA SCCL-ri komunikatzera behartuta dago.
16.2 Aldeek fakturen abisua, baita beste edozein informazio orokor ere, posta elektroniko bitartez egiteak lehentasuna izango duela adosten dute, Baldintza Partikularretan jasota dagoen helbidean, hain zuzen. Helbide honen mantenu zuzena Kontratatzailearen ardura da.
16.3 Kontratatzaileak erabakitako edozein komunikazio kanalaren bidez harremanetan jarri ahalko da; eta, hala baderitzo SOM ENERGIA SCCL-ri kexak adierazi ahalko dizkio. Kanal hauek etengabeki eguneratuko dira bere web koorporatiboan www-test.somenergia.coop (https://eu.support.somenergia.coop/article/472-como-puedo-contactar-con-la-cooperativa-mail-telefono-etc), en particular:
- Posta elektroniko bitartez, helbide honetan: info@somenergia.coop
- Posta bitartez, helbide honetan:
Parc Científic i Tecnològic de la UDG. Edifici Giroemprèn.
C/ Pic de Peguera, 11 17003 Girona - Inprimaki elektronikoa erabiliz: https://eu.support.somenergia.coop – Kontaktua
- Telefonoz, 900 103 605 edo 872.202.550 doako zenbakietan.
16.4 Som Energia, SCCL-k astelehenetik ostiralera eskaintzen ditu bere zerbitzuak ordutegi honetan: 9:00etatik 17:00etara, Gironako jaiegunetan izan ezik. Ordutegi horren barruan, telefono bidezko arreta 9:00etatik 14:00etara eskaintzen da.
17. KODE ETIKOA ETA DELITUAK PREBENITZEKO EREDUA – Kargatu indizea ↑
SOM ENERGIA SCCL-k gure balioak eta ustelkeriaren aurreko tolerantziarik eza barne hartzen dituen Kode Etiko bat du (gure webgunean kontsulta daiteke: https://www-test.somenergia.coop/eu/nortzuk-gara/#dokumentazioa). Halaber, gure errealitatera egokitzen den delituak prebenitzeko eredu bat ezarri dugu. Kooperatibaren etika- eta integritate-kultura sustatzeko oinarrizkoa den Etika Batzordeak kontrolatzen eta ikuskatzen du Kode Etikoa. Kode Etikoak Kontratatzaileak SOM ENERGIA, SCCL-ri kodea betetzen ez dela, eta legeak edo araudiak urratzen dituen edozein jokabide desegoki jakinarazteko eskura dituen mekanismo guztiak jasotzen ditu.
SOM ENERGIA SCCL-k espero du gurekin lan egiten duten hornitzaile eta hirugarrenek Kode Etikoak ezartzen dituen jokaera-estandarrak betetzea; eta, bereziki, delituaren aurrean eta, zehazki, ustelkeriaren aurrean, tolerantziarik ez izateko konpromisoa espero du.
18. LEGISLAZIOA ETA JURISDIKZIOA – Kargatu indizea ↑
18.1 Kontratatzaileak, kontratuaren balidazioaren bitartez, adierazten du gatazkak konpontzeko indarreko araudian aurreikusten diren prozedurak, energia elektrikoa kontsumitzen duten pertsonei dagokionez, ezagutzen dituela. Zehazki, adierazten du aplikatzekoa den araudian aurreikusten diren prozedura estrajudizialetara jotzeko aukera ezagutzen duela, eta baita autonomia-erkidegoek ezarritako prozedurak, eta energia elektrikoaren azken erabiltzaile gisa dituen berariazko eskubideen gaineko eztabaidak Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren menpe jartzeko aukera ere. Era berean, Europako Zuzenbideak hala aurreikusten baitu, jakinarazten dugu Europako Batzordeak auziak berrikusteko lineako plataforma bat duela eta esteka honetan eskuragarri dagoela: https://ec.europa.eu/consumers/odr/.
1955/2000 Errege Dekretuko 98. artikuluak, edo, hala badagokio, hori ordeztuko duen arauak, ezarritakoaren arabera, Hornidura-kontratuaren edo hortik eratorritako fakturazioaren inguruan sortzen diren erreklamazioak edo desadostasunak hornidura gauzatzen den autonomia-erkidegoan energia-kontuetan eskudun den organoak modu administratiboan ebatzi ahal izango ditu.
Horrez gain, aplikatzekoa den araudiaren arabera, Kontratatzailea kontsumitzailea edo erabiltzailea denean, desadostasunak sortzen badira eta SOM ENERGIA, SCCL-k xedatze-ahalmena badu, zure herri edo hiriko Kontsumitzailearen arretarako udal-bulegora jo dezakezu, edo Kontsumoko Arbitraje Sistemara (https://www.mscbs.gob.es/consumo/resolucionConflictos/sistemaArbitral/home.htm), zeinari SOM ENERGIA SCCL atxikita baitago.
Arbitrajeari buruzko 60/2003 Legean, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan, 231/2008 Errege Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako araudietan aurreikusitakoari jarraikiz, ezin dira kontsumo-arbitrajearen bidez ebatzi: (i) behin betiko ebazpen judizial irmoa jaso duten auziak, (ii) xedatze-ahalmenik gabeko alderdiak dituzten auziak, (iii) indarreko legeriaren arabera, Ministerio Fiskalak esku hartzea eskatzen duten auziak edo (iv) intoxikazioak, lesioak edota heriotzak gertatzen direnean, edo arrazoizko delitu-aztarnak daudenean.
18.2 Kontratu hau Espainiako legeek zuzenduko dute eta haien arabera interpretatuko da.
18.3 Klausula honetan jarritakoari kalterik egin gabe (Kontratu honen inguruan sor daitezkeen arazoak konpontzeko beste moduei dagokienez), sor daitezkeen aferak Gironako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren pean egonen dira, aplikatu behar den araudiak beste zerbait agintzen ez duen kausetan izan ezik.
19. KONTRATU OSOA – Kargatu indizea ↑
19.1 Baldintza Orokor hauek, Baldintza Partikularrekin batera, Aldeen arteko akordioen osotasuna osatzen dute energia hornitzeari buruz Hornidura-Puntuan, sinadura baino lehenago Aldeek zeukaten bestelako itun edo akordioak ordezkatuz. Baldintza hauek elektronikoki formalizatuak izan dira eta Kontratatzailearen esku jarri dira berak esandako helbide elektronikora bidaliz.
19.2 Baldintza Orokor hauetako edozein baldintza baliorik gabe edo eraginkortasunik gabe geratzen bada, ez du besteen baliotasunean edo eraginkortasunean eragingo eta Aldeentzat bete beharrekoak izaten jarraituko dute. Hauek konprometitzen dira baliogabeko klausula antzekoa den beste baten ordez aldatzera, fede onaren eta kontraprestazio-orekako printzipioen arabera. Aldeetako batek, une jakin batean, hemen hitzartutako Baldintza Orokorretako edozein baldintza betetzeari uko egiten badio, ez du izaera orokorreko uko egitea suposatuko, alegia, ez die Balditza Orokor guztiei uko egingo, eta horrek ez du ekarriko beste aldearentzako inolako eskubiderik.